pailazoa

'Akelarre' klown ikuskizuna dakar Virginia Imazek Arteara

Asier Abrisketa 2023ko aza. 25a, 19:19

Domekan, 18:30ean, sorginen estereotipoak umorez botako ditu behera Virginia Imazek, Kultur Etxean.

Oingo domekan, hilak 26, Oihulari Klown konpainiako Virginia Imaz Arteako Kultur Etxean egongo da eta Akelarre ikuskizuna taularatuko dau, 18:30ean. Lan honetan, pailazoak hainbat gai landuko ditu, sorginakaz lotutakoak: begizkoa, deabruagazko tratuak, sorginkeriak eta sorgin-ehiza, besteak beste. Dana, ikuspegi feminiteagaz eta zahartzaroari kantu eginaz kontauko dau Imazek.

Izan be, sorginak "gizon barik biziten ikasi edo ebatzi eben andrak" zirala defendiduko da eta feminizidio historiko horren eta gaurko egoerearen arteko harremanen inguruan hausnartuteko ikuskizuna da Akelarre. Holan, sorginengan pentsatzean daukaguzan estereotipoak, andrakanako indakeria ostonduten dabela azalduko da. Honeek botatea da helburua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!