Arteako Herriko Bentan asteon egingo diren ekintzetako lehena Diversas y Parecidas antzerkiaren aurkezpena izango da, barikuan, hilak 24, 19:30ean. Kuluxka Antzerkigaz, Jorge Adolfo Freyter Romero alkarteagaz, Martin Etxeagaz eta Mundubat alkarteagaz errefuxiaduek egiten dabezan tailerretatik urtendako antzezlana da Diversas y Parecidas.
Domekan barriz, 12:00etatik aurrera, Kurdistango musikea izango da protagonistea Arteako Herriko Bentan. Lehenengo, Fadime Polat eta Baran Sari artista kurdistandarrek berbalditxoa egin eta eztabaidea gidatuko dabe, Kusditango musika sorkuntzearen inguruan. Gero, kontzertu akustiko egingo da bibollin, santur, daf, erbane eta bestelako instrumentuen laguntzeagaz.