ilgoran

Eguaztenean, hilak 15, Maria Gorosarri egongo da Artean Ilgoran Jabekuntza Eskolako formazino ikastaroko lehen saioan

Bea Azpiri 2023ko aza. 13a, 11:25

Maria Gorosarri, liburuaren aurkezpenean // andra.eus

Zazpi saio izango dira, hileko hirugarren eguaztenetan, eta atalka landuko da Contra la banalización del feminismo liburua.

Contra la banalización del feminismo Maria Gorosarriren liburuan lanketearen lehenengo saioa datorren eguaztenean, hilak 15, 18:00etan, izango da Arteako Kultur Etxean. Maria Gorosarri bertan izatekoa da, aurkezpena egin eta gaiari sarrerea emoteko. 

Zazpi saio izango dira, hileko hirugarren eguaztenetan, eta atalka landuko da liburua. “Helburua da berak (Gorosarrik), lehenengo saio honetan, planteamentuaren aurkezpena egiteaz gainera, lehenengo eta bigarren kapituluen sarrerea emotea. Ez jenteak ez irakurteko, baina egida da kapitulurik latzenak izan daitekezala horreek” azaldu deutso begituri Amagoia Villanueva AUMko Bardintasun Teknikariak. 

Hurrengo saioetan, parteideek atal baten lanketea egingo dabe. Liburu honetan, feminismoaren genealogia erakusten da eta kapitalismoaren kontrako burrukearen ezinbestekotasuna, feminismoaren helburu dan andren askatasuna lortzeako.

Izen-emotea zabalik dago. Online, Arratiako Udalen Mankomunitatean, edota 94 631 17 17 eta 688 627 393 telefonoetan emon daiteke izena.

Arteterapia 21ean hasiko da

Bezperan, Arteterapia ikstaroa hastekoa bazan be, atzeratu behar izan da eta 21ean, 17:30ean, hasiko da Igorreko Kultur Etxean, Elda Barreroren eskutik. Ikastaroak ordu biko hiru saio ditu. Aurreikusitako 21 eta 28ko saioak mantenidu egingo dira eta hirugarrenaren data aurrerago zehaztuko da. Izen-emotea zabalik dago.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!