berbaldia

Kolonbia eta Guatemalako giza eskubideen defendatzaileak batuko dira gaur Artean

Asier Abrisketa 2023ko aza. 10a, 09:41

Arteako Herriko Bentan, gaur 18:30ean, dokumental bat ikusi eta gero, berbaldia egingo da FARC-EPko militante ohi biren eta Guatemalako indigena baten artean.

Arteako Herriko Bentan, Karibe aldeko giza eskubideen defendatzaileen inguruko jardunaldia egingo da. Gaur, hilak 10, 18:30ean hasiko da jardunaldia eta bideo bat, zein berbaldia egongo dira. "Guatemala eta Kolonbiako giza eskubideen defendatzaileen burrukak trukatzen" egongo dira FARC-EP erakunde armatu kolonbiarraren burrukalari ohiak diran Margarita Vasquez Vargas eta Esther Nohemi Gutierrez Arias batetik, eta Maria Velasquez Xon gautemaldarra, M'iche' indigena maya eta Sector de Mujeres taldeko militantea bestetik.

Berbagaien artean egongo dira Kolonbiako bake prozesuaren erronkak, LGTBIQ+ taldeen kontrako giza eskibideen urraketak, andren lidergopeko ekoizpen eredu eta alternatibak eta klima aldaketea. Dana landuko da Karibeko andra burrukalariek ikuspegitik eta euren, zein parte izan diran taldeen, esperientziak kontauko ditue.

Kontzertua zapatuan

Gaurko berbaldiaz gainera, astegoien honetan kontzertu bat be egongo da Arteako Herriko Bentan. Zapatu iluntzean izango da, 20:00etan, Now Nináh taldearen zuzeneko emonaldia. Galdakaoko taldeak soul, jazz eta bluesean oinarritutako musikea plazaratuten dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!