urteurrena

Arteako Herriko Bentak bigarren urteurrena ospatuko dau gaur

Asier Abrisketa 2020ko azaroaren 3a

17:00etan hasiko da jaia ipuin kontalari bategaz. Gero, zuzeneko musika arabiarrak eta dj-ak animauko dau gaua.

Arteako Herriko Benta gune sozialak urte bi egin ditu martxan, taberna eta jatetxea migratzaileen harrera sarerako zerbitzuan ipinten. Holan, urteurren jaia ospatuko da gaur, hilak 3, arrastiz. Hasteko, 17:00etan Irati Bediaga egongo da herriko txikerrenakaz, ipuin kontaketan. Gero, iluntzetik aurrera egongo da musikarako tartea.

Holan, 20:00etan DKaikiya artistaren eskutik, musika arabiarra zuzenean egongo da entzungai. Gauerako ostera, 00:00etatik aurrera, KimoSoundz dj euskaldunak ipiniko dau musika jantzagarria ordu txikietan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!