azokea

Bigarren eskuko truke azokea antolatu dau Arteako Herriko Bentak

Asier Abrisketa 2023ko urriaren 26a

Domeka goizean izango da azokea eta edonork ipini ahalko dau bere postua, saldu zein trukea egiteko. Eguerdian, Joni Txintxes eta Bili Ladillasen kontzertua be egongo da.

Datorren domekan, hilak 29, Arteako plazea giro onean egongo da Arteako Herriko Bentak antolatutako ekintzakaz. Goiz osoan zehar, 11:00etatik 15:00etara, Bigarren Eskuko Azoka eta Trukea egingo da plazan. Bakotxak etxetik dakarzan arropa, liburu, apaingarri eta bestelakoakaz postuak ipiniko dira, salerosketea zein trukea egiteko aukereagaz. Azokan zuzeneko musikea be egongo da, Joni Txintxes eta Bili Ladillasen eskutik. "Country, Kanalla eta Rock'n Roll" musikea eskainiko dabe hurreratuten diranentzako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!