berbaldia

Euskal abizenen gaineko berbaldia dakar Arteako Herriko Bentak

Asier Abrisketa 2023ko urriaren 25a

Berbaldi bat Arteako Herriko Bentan // Arteako Herriko Benta.

Jose Felix Zuazuaren eskutik, barikuan 19:00etan egongo da entzungai abizenen jatorri eta garapenaren gaineko berbaldia, gazteleraz.

Datorren barikuan, urri bigarrenak 27, Jose Felix Zuazua Larrea Arteako Herriko Bentan izango da, 19:00etatik aurrera. Bertan, Origen y desarrollo de los apellidos en Euskal Herria -Abizenen jatorri eta garapena Euskal Herrian- izeneko berbaldia eskainiko dau 19:00etatik aurrera. Abizenen gaineko ikerlariak abizenen jatorria azalduko dabe eta gero, abizena zelan zabaldu dan Euskal Herritik, aldaerak be kontuan izanda.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!