liburu aurkezpena

Leire Milikuak 'Lur gainean, itzal azpian' liburua aurkeztuko dau eguenean

Asier Abrisketa 2023ko urr. 24a, 12:43

Leire Milikua, 'Lur gainean, itzal azpian' aurkezten Durangoko Azokan.

Arteako Kultur Etxean izango da eguen iluntzean andra nekazarien eta honeen parte hartzearen inguruko saioa; Milikuak liburua aurkeztu eta berbaldia egingo dau.

Arteako Kafrangak andra taldeak antolatuta, hilaren 26ean 19:00etan, liburu aurkezpen bat eta geroko berbaldia egongo da Arteako Kultur Etxean. Leire Milikua Larramendi, Agroekologian eta Genero Bardintasunean aditua, egongo da bertan. Milikua Lur gainean, itzal azpian saiakerearen egilea da. Saiakera hai, Lisipe euskeraz egindako lehen bilduma feministearen hamabigarren saila da.

Liburuak, andra nekazarien parte hartzearen egoerea hurreratzeko asmoa dauka: batetik, erakusteko andrek sistema patriarkaleko edozein arlo eta eremutan dituen egiturazko ezaugarriak partekatzen dituela erakusteko; eta, bestetik, ikusi arazoteko zelan “nekazari izaerak zapalkuntza geruza gehigarriak dakarriezan testuinguru urbanozentrista eta kapitalistan”. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!