Alba Barbé i Serra Lolaren bizikleta liburuaren egileetako bat, Arteako Kultur Etxean izango da etzi, eguaztenean, hilak 25, umeen kontrako sexu indarkeriaren gaineko formakuntza emoteko. Saioa, 19:00etan izango da publiko orokorrari zuzenduta, baina batez be, guraso eta familiei. Helburua, sufrimentu eta eskubide urraketa honen aurrean egin daitekenaren jarraibideak eta markoa emotea da. Eskolako irakasle eta hezitzaileei zuzendutako beste saioa bat be emongo dau hilaren 31n.
Saio bakotxean, Barbé-k berbaldia egingo dau eta ostean, bertaratutakoek gaia eztabaidatuko dabe, sexu erasorik ez egoteko, tabua apurtutea lehenengo pausua dalako. “Interes handiko gaia dala uste dogu, bai Arteako guraso eta herritarrentzat, baita Arratiako beste herrikoentzat be” dino Gorka Beitia Arteako zinegotziak.
Lolaren bizikleta liburua salgai egongo da bertan.