xakea

Arratiako Xake Txapelketea jokatuko da asteon Artean

Asier Abrisketa 2023ko urriaren 17a

Domekan, hilak 22, jokatuko da Arratiako Xake Txapelketea Arteako Herriko Bentan 11:00etatik aurrera. Izen-emotea, 688 634 548 telefono zenbakian.

Atzen urteetan egin danez, Arteako Herriko Bentak antolatutako Arratiako Xake Txapelketea jokatuko da domekan, urri bigarrrenak 22, Herriko Bentan bertan. Parte-hartzaileak goizeko 11:00etan hasiko dira jokatuten erlojupeko partidak eta finalaren irabazleak, bertako produktuen otzara bat irabaziko dau sari lez.

Urtero lez ume, heldu zein gazteak dagoz parte-hartzeako konbidauta eta parte hartu gura dauanak, 688 634 548 telefono zenbakian emon behar dau domekarako zenbakia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!