Basoa defendatzaileen etxean, Arteako Bildosola auzoan, Basoa Gara! alkartasun musika jaialdiaren bigarren edizinoa ospatuko da zapatuan, hilak 7. Jaialdia 14:00etan hasi eta gauerdira arte luzatuko da eta musikea bakarrik ez, poesia, umeentzako ekintzak, jana eta edana egongo dira. Jaialdiaren helburua, jente barriari Basoa osotuten daben personak eta komunidadea, antierrazismoa, feminismoa, internazionalismoa eta agroekologia landuten dauan gune hau ezetuten emotea da.
Konbidautako taldeak hainbat dira. Kimosoundz eta Lagunak, Gorrotoa gorroto, Alarma morea, No Name Tiriti, Hitz Tantak eta Mikey Boy & The Yee-Haws; technoa, punka, country-a... Horrezaz gain, Basoa komunidadekoHondurasetik datorren Dalila Arguetak eta Guatemalako Ana G. Aupi giza eskubideen defendatzaileek, erresistentzia poesia emonaldia eskainiko dabe. Umeentzako barriz, malabarismo tailerra eta Antxo eta Pantxa pailazoak egongo dira, berbarako.