osasuna

Osasunaren autokudeaketari buruzko tailerra dakar Arteako Herriko Bentak

Asier Abrisketa 2023ko ira. 27a, 10:51

Hiru saioko tailerra izango da eta barikutik domekara, egun bakotxean saio bat eskainiko da. Javier Petralandak, Asier Gonzalezek eta Eneko Landaburuk gidatuko ditue saioak.

Oingo astegoienerako, Arteako Herriko Bentak "osasunaren autokudeaketari buruzko" tailer sorta antolatu dau. Holan, ohiko medikuntzatik kanpo be, osasuna zaintzeako moduak badagozala erakutsi gura da. Tartean, medikuntza herrikoia landuko da, bertoko landaredia erabilita, baina badagoz beste modu batzuk.

Lehen egunean, barikua hilak 29, Javier Petralandak gidatuko dau pendulua, hagatxoa eta sentituden doguna oinarri hartzean dauan medikuntzea, 19:30etik aurrera. Hurrengo egunean barriz, zapatua, 11:30etan hasiko dau Asier Gonzalezek medikuntza herrikoiaren eta sendabelarren gaineko tailerra. Amaituteko, domekan 18:30ean, Eneko Landaburu egongo da "norbera osatuten ikasten" tailerra gidatuten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!