Urri lehenengoaren 29a, barikua, da San Migel eguna eta beraz, ospakizuna egongo da Arteako Elexabeiti auzoko San Migel ermita ikusgarrian, oin dala urte bi barriztutakoa. Mezea, 12:00etan izango da urteterakoan zerbitzauko da barauskarria. Hurrengo egunean barriz, 17:00etatik aurrera, Bizkaiko ardi-txakurren erakustaldia egongo da ikusgai Alderdietxeko landetan.