mahai-ingurua

Euskal Herriko une politikoaren inguruko eztabaidea antolatu dau Arteko Herriko Bentak

Asier Abrisketa 2023ko ira. 20a, 10:54

Sortu, Trikuharria, Antikapitalistak eta Kimuako kide banak hartuko dabe parte barikuan, 19:30ean, egingo dan mahai-inguruan.

Euskal Herrian, maila politikoan, aldaketa sakonak emon dira atzen hamarkadan. Gatazka armatuaren amaiereagaz, oindino ez dago argi ziklo politiko barri baten sartu garen edo oindino, ziklo aldaketea emoten dabilen. Beraz, egoerea argitu eta landu gurean, Arteako Herriko Bentak mahai-ingurua antolatu dau Euskal Herriko une politikoa izenpean. Erakunde desbardinetako lau partaide egongo dira eta Haizpea Abrisketa ikerlariak egingo ditu moderatzaile lanak.

Mahaiaren inguruan jesarriko diranak ostera, honeek izango dira: Sortu ezker abertzaleko alderdiko Kizkitza Gil de San Vicente, Trikuharrika kolektiboko Patxi G. Ardanaz, Antikapitalistak alderdiko Ixone Rekalde Gracia eta Kimua kolektiboko Gorka Meren.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!