Arteako jaiek jarraituten dabe

Ager Barragan 2023ko ira. 15a, 12:01

Jaiak aurreko barikuan hasi baziran be, ondino beste asteburu bat geratuten jako Arteari disfrutetako. 

Gaur bertan hasita, astegoien guztian zehar hainbat eta hainbat ekintza eta ikuskizun egongo dira herrian. Gaur, hilak 15, Arteako presoen aldeko Kantu Terrazea egingo dabe eta Arratiako kantariak, mikro irekia, mojitoak eta mokautxoa egongo dira hurreratuten diranen gozamenerako.

Bihar, Merkartea egunean, goizeko 10:00etan merkaduak martxan ipiniko dau herria eta hau ez da parauko gaueko azkenengo orduetararte.

Hemen zapatuko egitarau osoa:
10:00etatik 15:00etara, Merkartea Azokea.
12:00etatik 14:00etara, photocall-a baserritar jantzita doazenentzat.
13:00 Presoen aldeko kontzentrazinoa udaletxe aurrean.
18:00etan, kalejirea Taberna Ibiltariagaz herritik.
21:00etan, Kuttune folk taldearen kontzertua.
23:30ean, erromeria Bidean taldeagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!