Arteako jaien txupinazoa 2023

Ager Barragan 2023ko ira. 7a, 19:37

Gaur emon deutsee hasikerea aurtengo Arteako jaiei. Arteako Gazteak izan dira aurten txupina botateaz arduratu diranak eta astegoien osoan zehar edade guztientzako ekintza kulturalek, kontzertuek eta festak hartuko dabez herriko kaleak. 

Udaletik, Mankomunitatetik eta Kafrangak Talde Feministatik, sexu-erasoei zelan aurre egin adierazoteko protokoloa atera dabe.

Ekidin behar diran jarkerak:

· Epaitutea
· Erasotzailea defendidutea
· Erasotua behartu edo derrigortutea
· Erasotua bakarrik ixtea
· Ebatziak hartzea galdetu barik
· Gertatutakoari buruz datuak zabaldutea

Egin beharrekoak:

· Enpatia, Elkartasuna eta ulermena erakustea
· Lasai egotea eta jarkera pazientea izatea
· Konfiantzazkoa dan norbait bilatzea
· Bere eretxia eskatutea
· Sexu-erasoa sufridu ostean, ez aldatu erropea, ez jan eta ez edan. Aholkatzen da azterketa medikua egitera joatea Usansoloko ospitalera.

Jaietako programazinoa:

Urri lehenengoak 7, eguena
18:00etan, txupinazoa, buruhandiak eta batukadea.
19:00etan, erromeria Altxa Porru taldeagaz.
22:00etan, herri afaria eta ostean, bingo musikatua.

Urri lehenengoak 8, barikua
12:00etan, mezea.
13:00etan, bilbainadak Los Chimberos taldeagaz.
18:00etan, umeentzako antzerkia. Antxo ta Pantxa taldearen Gurekin konektatu ikuskizuna.
19:30ean, indarkeria sexista bako gunea.
20:30ean, Elektrotxarangea, rock musikea kalean.
21:00etan, taloak.
23:00etan, erromeria Akerbeltz taldeagaz.

Urri lehenengoak 9, zapatua
11:00etan, umeentzako puzgarriak eta jolasak frontoian.
14:00etan, Tortilla Txapelketea.
14:30ean, herri bazkaria.
20:00etan, mozorro desfile txapelketea udaletxetik plazara.
21:00etan, nagusien eta umeen playbacka.
23:00etan, Kresala orkesta.
02:00etan, dj Fonoplay djs.
Mozorro gaua: jolasak eta jostailuak.

Urri lehenengoak 10, domekea
12:00etan, Eleder magoa.
13:30ean, Kalejirea Trikitisax taldeagaz.
18:30ean, erromeria Joselu anaiakaz.
20:00etan, txokolatea.

Urri lehenengoak 16, zapatua
10:00etatik 15:00etara, Merkartea Azoka.
12:00etatik 14:00etara, photocall-a baserritar jantzita doazenentzat.
18:00etan, kalejirea Taberna ibiltariagaz herritik.
21:00etan, Kuttune folk taldearen ikuskizuna.
23:30ean, erromeria Bidean taldeagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!