Arteako Herriko Bentak hiru eguneko jai herrikoia antolatu dau

Asier Abrisketa 2023ko abu. 23a, 15:43

Bertso saioa Arteako Herriko Bentan //Arteako Herriko Benta.

Urri lehenengoaren 1ean, "faxismoaren aurkako txupinazoa" botako da eta 3ra arte, kultur eskaintza zabala egongo da; tartean, bertso-afaria Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikanogaz.

Arteako Herriko Bentak, "urri lehenengoaren gorri ikutua emon eta 7an hasiko diran herriko jaiei hasikerea" emoteko egitarau berezia prestatu dau. Urri lehenengoaren 1ean, "faxismoaren aurkako txupinazoa" botako da pregoiaren ostean eta gero, Arantzartek eta Goi-Herri Dantza Taldeak jantzaldia egingo dabe. Holan hasiko dira eskaintza zabaleko jaiak: bertso-afaria, orientazino proba, Igel Txapelketea, umeentzako ekintzak eta eguneroko musika emonaldiak.

Egitaraua:

Urri lehenengoak 1, barikua

  • 18:00etan, pregoia eta txupinazoa.
  • Gero, Arantzarte eta Goi-Herri jantza taldeak.
  • 19:00etan, kalejirea: El Gran Puzzle Cozmico.
  • Alkartasun bertso-afaria: Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikano.
    • Izen-emotea: herrikobenta.artea@gmail.com eta 946 02 88 55

Urri lehenengoak 2, zapatua

  • 11:00etan, orientazino proba.
  • 13:00etan, kontzertua: Kutxaratxas.
  • 17:00etan, Igel Txapelketea.
  • 19:00etan, kontzertua: Cuarteto Chivero.
  • 22:30ean, kontzertua: Foterie Band.

Urri lehenengoak 3, domekea

  • 12:00etan, txotxongiloak egiteko tailerra.
  • 14:00etan, Txikiren umorezko bakarrizketea: 40 urte eta aldapan behera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!