musikea

Zapatuan ospatuko da Brutal Arratia BBQ III. metal jaialdia

Asier Abrisketa 2023ko abu. 2a, 11:20

Brutal Arratia BBQ II. pasau dan urtean Arteako Plazan // Mutilated Judge.

Zortzi talde konbidau ditu aurtengoan Brutal Arratia Records-ek Arteako metal jaialdira; plazan, 16:00etan hasiko da jaia.

Abuztuaren 5ean, zapatua, izango da Brutal Arratia Records-ek antolatutako Brutal Arratia BBQ jaialdiaren hirugarren edizinoa. Urtero lez, Arteako plazan egongo da oholtzea eta bertatik, zortzi talde pasauko dira, grindcore, black-trash, punk rock, sludge eta death metal estilokoak batik bat, baina baita musika elektronikoa be. Jaialdia, doban da.

Etxean, ezaguna da Mutilated Judge grindcore talde arteaztarra; estilo bardinekoak dira Colgate Total (Castelló) eta SubRats (Portugalete). Black-trash-a barriz, Nuclear Revenge talde gasteiztarrak ipiniko dau, sludge-a Hondarribiko Horzdun taldeak, death metal-a Mutant Slug katalanek eta punk rock-a Sestaoko K.A.L. taldeak. Techno-a ostera, El Gran Puzzle Comico taldeak ipiniko dau, Zaragozatik etorriak.

Metal jaialdia Artean

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!