jaiak

Martitzenean egingo da Arteako Santiagoko jaia

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 20a, 10:02

Goizean meza ospakizuna egingo da eta gero, Marmitako Txapelketea ermita inguruan.

Garagarrilaren 25a da Santiago eguna eta santuari opatutako Arteako ermitan, jaia ospatuko da urtero lez. Hasteko, meza ospakizuna egongo da 10:30ean eta gero, inguruko landan batuko da jente ugari. Aurreko astegoienean, Santamañen egin zan Paella Txapelketea eta oingoan, Marmitako Txapelketea izango da jokoan dagoana. Platerak 14:00etarako aurkeztu beharko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!