jaiak

Domekan jaia egingo dabe arteaztarrek Santamañen

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 12a, 11:05

Goizean mezea eta bazkalordurako Paella Txapelketea egingo dira Santamañeko landan.

Garagarrilaren 18a da Santa Marina eguna eta hau ospatuteko, hilaren 16an jaia egingo da Arteako Santamañe ermitearen inguruan. Mezea goizeko 10:30ean ospatuko da eta barauskarria egin ostean. Jentea 14:00etan aurkeztu beharko dan paellea prestatuten hasiko da. Familia edo lagun artean, eguna kanpoan pasetako aukera ederra.

Santiago be, gainean daukie arteztarrek, hilaren 25ean. Plan bardina izango da, baina Santiago inguruan eta paellea, marmitakoagaitik aldatuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!