jantzak

Afrikar jantzen ikastaroa emongo da Artean

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 12a, 10:09

Bihar, hilak 13, gidatuko dau Ana Hernandez irakasleak saio bakarreko ikastaroa Santamañeko landan, 19:00etan.

Garagarrilaren 13an, eguaztena, Ana Hernandez jantza irakasleak ikastaro praktiko baten bitartez, Afrikako mobimentu eta erritmoak hurbilduko dauz Arteara. Santamañeko landan batuko da jentea 19:00etan, Jon Andoni eta Bibiche S. Fakolyren perkusinoaren erritmoan, afrikako jantzarien oinarrizko  mobimentuak ikasi eta praktikan ipinteko. Borondatea eskatuten da eta aurretik, 664 118 809 telefonoan abisau behar da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!