basoa

Las Kapritxosas clown konpainia Basoan egongo da domekan

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 7a, 09:18

Eguerdian, Ba al dago lekurik? emonaldia ikusteaz gainera, italiako spritz freskagarri alkoholikoa dastatzeko aukerea egongo da.

Domekan, hilak 9, bainu denporaldiari hasikerea emongo jako Bildosola auzoko Basoa defendatzileen etxean. Ugerlekua zabalik egongo da eta honen inguruan, jaitxoa antolatu dabe Basoakoek. Holan, 12:30etik aurrrera clown ikuskizuna, musikea, photocall-a eta txosna egongo da, garagardao eta spritz-agaz.

Clown ikuskizunaren ardurea, Las Kapritxosas konpainiarena izango da eta Ba al dago lekurik? Una de huecos y agujeros izeneko lana da taularatuko dabena. Kapritxosak "pailazo bikainak" dira, sexualidadeaz eta andreez hausnartzen dabe, andran arteko sexualidadeaz, eta bi termino horreekaz sortu daitekezan hainbat konbinazinoez. Komedia tonua erabilita, gauza serio, dibertigarri, zail edo errazetara hurbilduko ditu ikusleak.

Spritz-a

Spritz, edo Aperol spritz, Italian gehien konsumiduten dan aperitiborako koktel freskagarria da. Venezia eta Trieste inguruetan jaio zan, lehenengo Italiatik eta gero Europatik edatu da gerora. Hau prestatzeko modu modernoa da gehien edatu dana baina Italian, tabernari bakotxak badauka bere errezeta berezia. Aperola, ur aparduna, prosecco ardaoa, laranja eta leia dira hau egiteko oinarrizko osogaiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!