musikea

Musika saio bikotxa antolatu dau Arteako Herriko Bentak zapatu gauerako

Asier Abrisketa 2023ko eka. 23a, 10:40

Trigger biolontxelo-jolea igongo da lehenengo oholtzara, 21:00etan, eta gero DJ 925 eta DJ La Bitxotak ipiniko dabe musikea.

Zapatuan, bagilak 24, musikeagaz gozatuteko gaua izango da Arteako Herriko Bentakoa, 21:00etatik aurrera. Izan be, kursoa amaituteko zuzeneko emonaldi bi egongo dira. Trigger biolontzelo-jolearen musikea batetik, eta 925 zein La Bitxota dj bikotea bestetik. Atzen honeek lagunen arteko saio berezia egingo dabe.

Trigger Eñaut Zubizarretaren izen artistikoa da eta biolontxeloa da bere musikarako arma nagusia. Wood Strings taldeko kidea da baina bakarti modura be egiten dau lan. Holan, biolontxeloaren soinuak rock zein techno musikara hurreratzeko ahaleginak egin ditu. Hiru disko argitaratu dauz: Esku bi hamar hatz (2019, autoekoizpena), Mendian hil. Hirian hil (2021, Forbidden Colours) eta Poliedro Vol. I (2022, Forbidden Colours).

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!