ospakizuna

Arteako Kokomarroek udako solstizioa ospatuko dabe

Asier Abrisketa 2023ko eka. 19a, 17:35

2021eko udako solstizioaren ospakizuna // Kokomarroak (dantzak.eus)

Bagilaren 21ean, eguaztena, Santamañen emongo deutsee ondo etorria aurtengo udari 20:00etatik aurrera.

Oin dala urte bi, Aratusteak ospatuteko jaio ziran Kokomarroak artean; orduan be udako solstizioa ospatuteko batu ziran eta aurten be egingo dabe bagilaren 21ean jaia, Santamañen 20:00etan. Oin dala urte bi, dantzak.eus webgunean Kokomarroek argitarautako Hemen da eguzkia artikuluan dinoenez, "guk ospatu gura doguna udaren etorrera da eta ez San Joan Bautistaren heriotzea".

Izan be, Euskal Herrira kristautasuna heldu aurretik, baita bitartean be, ospatuten ziran udako zein neguko solstizioak, urteko egun luze eta laburrenetan hain zuzen be. Egun horreen garrantzia, antxina nekazaritzak eta naturaren zikloek eukien pisutik dator. Gerora, beste jai askogaz gertatu zan modura, elizak beren tradizinoagaz nahastu eban ospakizun paganoa, kristautasuna euskal herritarron artean hedatzea ahalbidetuteko.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!