Haizeatxo eta Tximuren kontzertua Artean

Ager Barragan 2023ko eka. 7a, 12:18

Haizeatxo abeslari gasteiztarrak eta Tximu abeslari eskuernagarrak Arteako Herriko Bentan emongo dabe kontzertua hilaren 11an, 13:00ean.

Igazko zemendian argitaratu eban bikoteak Ez Naiz Zu Bezalakoa kanta eta geroztik, hainbat kontzertu eskaini dabez Jarana Marrana jaialdia moduko oholtzetan euren musikea ahalik eta gehien zabalduteko.

Haizeatxok oin dala hiru urte argitaratu eban bere lehenengo bideoa eta ordutik euskal raparen eszena alternatiboan murgildu da. Tximuren kasuan, Azken Hatsa punk talde gasteiztarrean abeslari lanetan jardun eban rapera pasa baino lehenago. Igaz argitaratu eban bere bakarkako lehenengo bideoklipa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!