musikea

'Anarirekin berbetan' saioa antolatu da Arteako Herriko Bentan

Asier Abrisketa 2023ko mai. 30a, 11:45

Eguenean, hilak 1, egongo da Anari Arteako Herriko Bentan, solasaldian liburuak aurkeztu eta kontzertu akustikoa eskaintzen.

Bagilaren 1ean, Anari Alberdi abesle eta idazlea Arteako Herriko Bentan egongo da, Anarirekin berbetan saioan. Arrastiko 19:00etan hasiko da saioa. Alkarrizketa musiko-literarioa egingo jako eta Anarik argitarautako atzen liburu biak aurkeztuko ditu: Gari eta goroldiozko (Susa, 2022) eta Demoliciones Controladas (Pepitas de Calabaza, 2023). Gero, gitarrea hartu eta kontzertu akustikoa eskainiko dau.

Anari Alberdi

Anari, euskal musikako musikari handienetakoa da. Bere diskoak, -Zebra, Irla izan eta Zure aurrekari penalak dira, akaso, ezagunenak- arrakasta handia izan dabe, eta zuzenekoetan, bete egiten dira aretoak. Ibilbide artistikoari errekonozimentua egiten deutsan Donostiako Adarra saria jaso eban 2018an. 2022an, nobela bat kaleratu eban Susa argitaletxeagaz, Gari eta goroldiozko titulupean. 2023an ostera, Pepitas de Calabaza argitaletxeagaz bere poemak gazteleraz batu ebazan, Bernardo Atxagaren prologoagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!