musikea

Erromintxelak taldeak kontzertua eskainiko dau Artean

Asier Abrisketa 2023ko mai. 24a, 12:30

Domekan dakar Arrasateko boskoteak gipsy jazz musikea Arteako Herriko Bentara, 13:00etatik aurrera.

Domekan, hilak 28, Erromintxelak taldeak zuzeneko emonaldia eskainiko dau Arteako Herriko Bentan eguerdian, 13:00etan. Oin dala urte bi, 2021ean, sortu eben taldea Jon Garciak (gitarrea eta ahotsa), Aitor Morenok (kontrabaxua), Iñigo Zubizarretak (gitarrea) eta Mikel Maniegak (tronpetea); Jokin Vitoria (bateria eta perkusinoa) geroago batu zan taldera. Jazz eta swing musikea landuten dabe baina batez be, gipsy jazz doinuak buztartuten dabez. Hortik dator "erromintxela", euskal ijitoen hizkuntzea hain zuzen be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!