musikea

Iñaki Salvadorrek eta Ainara Ortegak kontzertua eskainiko dabe Artean

Asier Abrisketa 2023ko mai. 18a, 12:05

Bihar, hilak 19, izango da piano-jole ospetsuaren eta abeslearen zuzeneko emonaldia Arteako Kultur Etxean, 19:30ean.

Oingo bariku arrastian, Iñaki Salvador musikaria eta Ainara Ortega aktore eta abeslea Artean izango dira, kontzertua eskaintzen. Urte luzez egon dira biak alkarlanean, kontzertu eta proiektu bateratuakaz. Adibidez, 2010ean Salvadorren Te doy una canción diskoan parte hartu eban Ortegak eta gero, Kantu eta hitza izeneko kontzertu zikloa egin eben Kantaginjazz emonaldia. Ordutik, askotan igon dira biak taula gainera.

Iñaki Salvador karrera luzeko musikaria da, batez be pianoa joteagaitik da ezaguna eta euskal musikea buztartuten dau. Gainer, izen handiko artistakaz ibilitakoa da, batez be Mikel Laboagaz, 25 urte baino gehiago egon zan honegaz beharren. Beragaz ibilitako beste batzuk dira Oskorri, Mikel Markez, Mikel Urdangarin, Amaia Zubiria, Xabier Euskitze, Imanol, Egan, Urko, Gorka Knörr, Txomin Artola eta Xabier Amuriza, besteak beste.

Ainara Ortegak barriz, biolin ikasketak egin ebazan baina kantetea da gehien gozatuten dauana. Musika eta antzerki munduetan ibilitakoa da, hau be, izen handiko jenteagaz: Amaia Zubiria, Niko Etxart, Karlos Jimenez, Pascal Gaigne, Hasier Oleaga, Angel Unzu, Petti, Mitxel Longaron, L.M. Moreno 'Pirata', Luis Camino, Eñaut Elorrieta, Nerea Alberdi, Maria Berasarte...

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!