berbaldia

Militantzia eta zaintza izango dira berbagai zapatuan Arteako Herriko Bentan

Asier Abrisketa 2023ko maiatzaren 12a

'Botilak daraman mezua berbaldi zikloaren barruan, Nola zaintzen dogu elkar militantzietan? izeneko jardunaldia egingo da 11:30ean hasita.

Arteako Herriko Bentan Botilak daraman mezua berbaldi eta eztabaida zikloagaz segiduten dau. Holan, asteon militantzia eta zaintza izango dabe langai. Zapatuan, hilak 13, da hitzordua 11:30ean. Gizarte mobimenduen osasun psikosozialaren inguruko berbaldi bat egongo da lehenengo eta arrastian, tailer-alkarrizketea egingo da. Eguerdian bazkalduteko aukerea be badago, 946 02 88 55 telefonoan erreserbea eginda.

Eguneko ekintza potoloena izango da goizeko berbaldia: Hitz egin dezagun osasun psikosozialaz gizarte mugimenduetan. Bertan, Cecilia Santiago eta German Tomas psikologoek hartuko dabe parte eta eztabaidarako tartea be egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!