elikadurea

'Biela y Tierra en ruta' liburua aurkeztuko da Artean

Asier Abrisketa 2023ko maiatzaren 3a

Zapatuan aurkeztuko dabe Biela y Tierra taldekoek elikadura aldaketarako motore lez ikusten dauan proiektuaren inguruko liburua, Herriko Bentan 17:30ean.

Maiatzaren 6an, 17:30ean, Arteako Herriko Bentan Biela y Tierra alkarteko Edurne Caballero eta Ana Santidrian egongo dira, alkartearen liburua aurkezteko: Biela y Tierra en ruta: nuestra alimentacion como motor de cambio. Liburuan, alkarteko kideek bizikletaz egindako lau hilebete eta 3.000 kilometrotako bidaia kontetan da, bidean landa-eremuko 125 elikadura ekimen bisitetan dabezan bitartean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!