bidesariak

N-240 errepideko bidesarien inguruko eztabaidea egongo da Artean

Asier Abrisketa

Herriko Bentan izango da Ahoztar Zelaieta, Igor Benaola, Aintzane Lana eta Patxi Alañaren arteko solasaldia eguen arrastian.

Arteako Herriko Bentan Bidesariak N-240 errepidean: Garraio eredua eztabaidagai solasaldia egingo da maiatzaren 4an, eguena, 18:30ean. Lau hizlarik hartuko dabe parte eztabaidan eta euren artean egongo da Ahoztar Zelaieta ikerketa-kazetaria. Berak dinoan moduan, "euskal oasiko" administrazino, enpresa eta bezero-sareetan fokatzen dauz bere ikerketak, liburuetan argitaratzen diranak: Jóvenes Burukides Bizkainos, La Casta Vasca, Kutxabank, Panama connections, Euzkadi SA, Caso De Miguel, Narco-oasis vasco, Zaldibar zona cero eta azkena, Residencias SA. Beragaz batera, Patxi Alaña ikerlaria, Makatzak talde ekologistako Igor Bernaola eta Aske Bizi Arratien taldeko Aintzane Lanak hartuko dabe parte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!