Bar Gloria (Susa, 2022) Nerea Ibarzabal (Markina-Xemenin, 1994) bertsolaria, kazetaria eta idazlearen lehen eleberria da. Hiru protagonista ditu eta euren bizipenak ehunduz osotu dau Ibarzabalek kontakizuna. Tabernako giroa, personaiak, euren istorioak eta kontetako modua dala-ta sano kritika onak jaso ditu Bar Gloriak, “herri bateko taberna bateko giroan, mausiki lotutako metaforak kateatzen” ditualako, besteak beste.
Nerea Ibarzabal
Markinarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketea irabazi eban 2021ean, eta 2022an, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera heldu zan. Kazetari moduan, ezaguna da hainbat hedabidetan (Berrian, Argian, Euskadi Irratian...) egindako kolaborazinoakaitik.