xakea

Arratiako Xake Txapelketea jokatuko da bihar

Asier Abrisketa 2023ko api. 21a, 11:40

2022ko Arrratiako Xake Txapelketea // Arteako Herriko Benta

Arteako Herriko Bentan izango da txapelketea, zapatuan goizeko 11:00etan hasita. Izena, Herriko Bentan edo 688 634 548 telefonoan emon daiteke.

Abenduan jokatu zan atzenengo Arratiako Xake Txapelketea eta asteon, barriz antolatu da Arteako Herriko Bentan. Holan, hilaren 22an, zapatua, jokatuko da 2023ko txapelketea. 11:00etan hasiko dira jokalariak lehian, erlojupean neurtutako partidak izango dira. Irabazleak, bertoko produktuen otzara bat jasoko dau sari lez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!