Hizlariek gaiagaz loturea daukien liburu bana kaleratu eben igaz. Eduardo Romerok ¿Cómo va a ser la montaña un dios? izenekoa eta migrazinoaren kausen errealidade sozialaren gainean egingo dau berba. German Garciak, El mismo camino andamos izeneko saiakerea publikau eban, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformearen sorrerea eta ibilbidea jasoten dauana, errefujiaduen eskubideen aldeko mobimentu politiko bat sortzean lagunduteko helburuagaz. Garciak, migratzaileek hona etorritakoan topetan dabena izango dau berbagai.