Arteako Udalak herriko ume eta gazteentzako udaleku bi antolatu ditu aurten. Batetik, gazteak Ondarretako aterpetxera joango dira, Donostian garagarrilaren 10etik 14ra arte eta bestetik, umeentzako udaleku irekiak egingo dira herrian bagilaren 26tik garagarrilaren 21era arte.
Gazteen kasuan, 2006 eta 2010 urte bitartean jaiotako hamabost personarentzako plazak dagoz eta aurreratu da, gaztelekuaren erabiltzaileek izango dabela lehentasuna. 100 euro ordaindu beharko dira eta aprilaren 28a da udaletxean izena emoteko atzen eguna.
2011 eta 2018 urte bitartean jaiotako umeentzako ostera, udalekuak herrian egingo dira. Lau txanda dagoz eta aste bakotxeko, 30 euro ordaindu behar dira. Izena udaletxean emon ahal da maiatzaren 5era arte eta batzar informatibo bat egingo da maiatzaren 31n, eguaztena, 19:00etan kultur etxean.