umeak

Astelehenean zabalduko da Arteako Haurreskolako matrikulazinoa

Asier Abrisketa 2023ko api. 18a, 12:10

Eguenean, hilak 20, ate irekiak antolatu ditue gurasoek haurreskolea aurrez ezetuteko, 16:30ean.

2023/2024 ikasturteari begira, Arteako Haurreskolan izena emoteko epea datorren astean hasiko da, aprilaren 24an eta zabalik egongo da maiatzaren 16ra arte. Hori dala-ta, familiek aurretik instalazinoak ezetuteko, haurreskolako ateak zabalik egongo dira aprilaren 20an, eguena, 16:30etik aurrera. Bertan, gurasoek gelak, espazio komunak, parkea eta inguruak ikusi ahalko dabez eta haurreskolan umeek zer egingo daben jakin.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!