musikea

Bugari Express taldea dakar Arteako Herriko Bentak

Asier Abrisketa 2023ko apirilaren 13a

Domeka eguerdian izango da Belgikako bandaren zuzeneko emonaldia; gypsy, folk eta klezmer musikea joko dabe.

Belgikatik etorrita, aprilaren 16an 13:00etan, Bugari Express taldeak zuzeneko kontzertua eskainiko dau Arteako Herriko Bentan. Laukote honek, "Balkanen goibeltasunetik, Argentina berorainoko musika-bidaia zoragarria" eskainko dau akordeoi, bibolin, kontrabaxu eta klarineteagaz lagunduta.

Folk, gypsy eta klezmer musikea eskaintzen dau Bugari Express bandak. Bigarren estiloa, Europa ekialdeko ijitoen musikatik dator eta atzena, klezmer-a, Mundu Gerren aurreko Balkanetako juduen jaietarako musikea da; jantza, ezkontza eta bestelango ospakizunetan dauka oinarria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!