Aprilaren 2an, domekea, Sweet Winds taldea Arteako Herriko Bentan izango da euren musike plazaratuten, 13:00etatik aurrera. Sweet Wind taldea Raphaël Parejo frantzesak eta Lilofee alemaniarrak osotuten daben bikotea da baina noizean behin, beste artista bategaz egiten ditue emonaldiak. Oingoan, Zilan gehituko da duora.
Erdi Arotik hasi eta gaur arteko abeslarien kantak taularatuten ditue kontzertuetan, gitarrakaz abestien interpretazino propioa eginda. Holan, Europako hizkuntza desbardinak erabilten ditue abesteko: ingelera, frantzesa, alemaniera, gaztelera, euskera, hungariera eta iparraldeko hainbat hizkuntza gehiago. Gainera, Zilan dagoanean grekeraz, arabieraz, turkoz eta kurderaz be kantetan dabe.