azokea

Bueltau da merkadu garaia

Asier Abrisketa 2023ko mar. 22a, 12:00

Domeka goizean baserriko produktuak eta artisauen eskulanak egongo dira salgai Arteako plazan.

Udabarrian gagoz eta laster hasiko da barriro baserritarren azoka garaia. Holan, martiaren 26an, domekea, egingo da Arteako Merkatua plazan 10:00etatik 15:00etara. Euria egin ezkero, frontoira mobiduko da Gorbeia Turismok, Gorbeialde Landa Garapenerako alkarteak, Arteako Udalak eta BIzkaiko Foru Aldundiak antolatutako azokea.

Betiko lez, baserriko elikagai fresko zein landuak egongo dira salgai: ahuntz gaztaia, euskal pastelak, ogia, txakolina, txorizoak eta barazkiak. Bai eta inguruko artisauek egindako produktuak be: bitxiak, egur lanak, bedarrak eta sakotermia, besteak beste. Loreak be egongo dira salgai. Bisitariek, erosketa bakotxagaz bertoko produktu loteen zozketan parte-hartzeako aukerea be izango dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!