JARDUNALDIA

Komunitarismoaren gaineko berbaldia eta solasaldia egingo ditue Artean

Bea Azpiri 2023ko mar. 16a, 18:34
Adrian Almazan // YouTube: Sobrevivir al Descalabro

Zapatuan, hilak 18, Botilak daraman mezua ekimenaren barruan, Non dago gure tribua? izeneko jardunaldia antolatu dabe Arteako Herriko Bentan. Ohiko moduan goizean berbaldia, eguerdian baba jana eta arrastian eztabaidea egongo dira.

Eguna, Adrian Almazanen Komunitarismo berriak ziurgabetasun garaietan berbaldiak hasiko dau. Bertan, “komunidade barriak zelan pentsau desazkundearen ikuspuntutik” landuko dau. Almazan, Deustuko unibersidadeko Filosofia irakaslea izan da eta Iñaki Barcena EHUko irakasleagaz batera Nuevos comunalismos. Una hipotiesis política para el decrecimiento liburuaren koordinatzailea da. 

Arrastiko 17:00etan, Kimuak, Amillenak, Arrazolako Bentak, Mimosak ortu komunitarioak, Otxantegi herri lurrak eta Demokrazia komunalaren aldeko nazinoarteko sareak euren esperientziak konpartiduko dabez hurreratzen dan publikoagaz.

Gero, 20:00etan Kimosoundz Dj-a egongo da Herriko Bentan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!