berbaldia

Antxinako gizarte matriarkalaren inguruko jardunaldia antolatu da Basoan

Asier Abrisketa 2023ko mar. 3a, 11:20
Willendorf-eko Venus, Vienako Historia Naturalaren Museoa.

Europa indigena matrilineal, los vascos eta En el vientre de Mari liburuak aurkeztuko ditue domekan Mari Karmen Basterretxeak eta Guillermo Piquerok.

Arteako Basoa Defendatzaileen Etxean liburu biren aurkezpena antolatu da martiaren 5erako, Matriegunak izenpean, "gure oroimen matrilineala berreskuratzeko". Mari Karmen Basterretxea antopologoaren Europa indigena matrilineal, los vascos eta Guillermo Piquero kazetariaren En el vientre de Mari liburuak dira aurkeztuko diranak, Cauac argitaletxekoak biak, 17:00etatik aurrera.

Mari Karmen Basterretxea antopologoaren Europa indigena matrilineal, los vascos holan laburtuten dau Cuauc argitaletxeak: Auzolanaren, batzarraren eta komunalaren oroitzapena oindik fresko manteniduten dauan herri bati hain ezagunak egiten jakozan lankidetza eta zaintza komunitarioan oinarritutako antolaketa sozial prepatriarkala ez da modu nostalgikoan agertzen obra honetan, gaurkotasun handiko gai gisa baizik. Mari Carmen Basterretxea antropologoak bizitzen ari garen une historiko kritikoan kokatzen gaitu, non antxinako kultura honek, bere aberastasun osoan, komunitatearen garapena, burujaubetza eta bizipoza lortzeako gakoak emon ahal dituan; aurkezten jakun digitalizazino eta askatasun-galeraren garai ilunean jausi beharrean. Hainbat hamarkadatan zehar bildutako material etnografiko zirraragarria, esparru akademikotik emantzipatutako pentsamendu kritikoa, euskerearen balio kalkulaezineko altxor horri buruzko hizkuntzaren arkeologia, eta egileak euskal kulturearen bizipena bera dira Mendebaldeko Europako gure arbaso indigenen jakinduria ahaztura hurbiltzeko ahalegin barri honen osagaietako batzuk.

Guillermo Piquero kazetariaren En el vientre de Mari ostera, Mitologia salvaje, recontruyendo la cosmovision indigena europea bildumaren parte da. Holan laburtuten dau Cuauc argitaletxeak: Guillermo Piquerok Europako uniberso sinboliko aborigenean barrena beste ibilbide bat egitera konbidetan gaitu, oingo honetan bere kontakizunaren haritzat euskal mitologiako numen nagusia hartuta: Mari. Mariren ezaugarri mitikoek, zoomorfo itxura hartzen dauan eta bere zerbitzura dauden hainbat animalia-numen dituan kobazuloetan bizi dan andra jainkosa handiak, gure kontinenteko lehen kultura sinboliko handian dabe korrelatua: gaur egunera arte animalien labar-pinturen eta Venus izenaz ezetuten diran andren estatua ospetsuen bidez iritsi dan arte frantziar-kantauriarra. Eremu geografiko berean gorde zan mendeetan zehar antxinako euskal espiritualtasun naturalista, non, Marigaz batera, Akerbeltz eta Sugaar ezkontideek be eginkizun nagusi bat bete eben, deabruaren eta herensugearen irudipean imajinario mitiko katolikoan deabrutuak, baina jatorrizko esanahia naturaren emankortasun-printzipioaren sinbolo gisa gogoratzen dan, oindino be..

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!