Botilak daraman mezua

Teknologiak eta gizarte emanzipazinoa hartuko dau gaitzat Arteako Herriko Bentako mintegiak

Bea Azpiri 2023ko ots. 22a, 10:30
Luis Montero eta Albano Cruz // cero23.com

Albano Cruz eta Luis Montero Filosofia eta teknologietan adituak izango dira hizlariak.

Botilak daraman mezua ekimenaren barruan, Arteako Herriko Bentak antolatu dau mintegia oingo zapaturako, hilak 25. Albano Cruz eta Luis Montero Filosofia eta teknologietan adituak izango dira hizlariak. Eguerdian, babajana be egingo da, 94 602 88 55 telefonoan gorde daiteke lekua.

Goizean, 11:00etatik aurrera Albano Cruzek We are tamagotchi: logika formalak, robotak eta nihilismoa ulertzen izeneko berbaldia egingo dau. Albano Cruz jatorri artistiko eta eszenikoko pentsalaria da eta hizkuntza formalak, giza harremanak, makinak eta teoria moralak dira bere hausnarketarako gaiak.

Albano Cruz berak eta Luis Monterok gidatuko dabe arrastiko solasaldia, 16:30ean, eta egungo subjektu politikoaren helburuaz, erantzukizun sozial barriez, komunidade baten sakabanatzeaz eta teknologiez jardungo dabe. Montero, teknologia eta filosofia aholkulari, formatzailea eta idazlea da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!