literaturea

Barikuan batuko dira Arteako Irakurleen Txokokoak

Bea Azpiri 2023ko ots. 21a, 10:40

'Beti mugan' eleberriaren azala.

Hilaren 24ean, 19:00etan, Arteako Irakurleen Txokokoek Ruben Ruiz Perezen Beti mugan nobelea komentauko dabe Xabier Mendigurenen gidaritzapean.

Beti mugan (Elkar, 2022) eleberriak hari narratibo bi daukaz. Lehenengoa benetako gertakarietan oinarrituta dago: Bigarren Mundu Gerran, alemanek okupatutako lurraldean jausten ziran hegazkinlari aliaduak eta beste igeslari batzuk etsaien eskuetatik libretako eratu zan Comète sarea. Euskal Herritik be pasetan zan sare hau. Beste haria fikzinozkoa da. Mattin umezurtz geratu dan mutiko bat da eta Baztanen bizi dan osabak etxean hartuko dau. Osaba hori kontrabandotik bizi da eta gaueko lanean sartuko dau ilobea be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!