txotxongiloak

'Alaia Galtzagorria' txotxongilo ikuskizuna egongo da Artean

Asier Abrisketa 2023ko ots. 17a, 10:45

Astelehen arrastian dakar Ostomila konpainiak txotxongiloak, euska mitologia eta zuzeneko musikea batzean dituan antzerkia.

Zezeilaren 20an, astelehena, arrastiko 18:00etan Arteako Kultur Etxean egongo dira Ostomila Txotxongilo Taldeko kideak, Alaia Galtzagorria ikuskizuna taularatzen. Txotxongilo eta Garazi Navasen zuzeneko euskal musikearen bitartez, Euskal Herriko izaki mitologikoen istorio bat kontauko dabe. Hain zuzen be, Alaia Galtzagorriaren bidaia da istorioa, Zezengorri zaintzean eban eta Txerrentxu deabruak ostutako altxorraren bila.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!