aldarricatuz

Umeak katalanez olgetako eta nagusiek hizkuntza praktiketako aukerea egongo da oingo barikuan

Bea Azpiri 2023ko ots. 8a, 10:45

Barikuan hasiko dan ekimenak hileroko jarraipena izango dau Arteako Basoa etxean.

Barikuan, zezeilak 10, 17:00etan, abiatuko da Aldarricatuz, umeak katalanez olgetako eta nagusiek hizkuntza praktiketako ekimena. Izena aldarricatuz@gmail.com edo 686 728 843 telefonoan emon daiteke. Lehenengo saioa, antolatzailearen etxean izango da eta martiatik aurreran hilean behin, barikuetan, 17:00etan alkartuko dira partaideak Arteako Basoa etxean.

Aldarricatuz ekimenaren idea jatorriz katalana dan Pili Alvarezen kezka batetik sortu da; Izan be, ingurune euskaldun baten, semeak katalanez be olgetako aukerea izatea gura eban. Baina umeak olgetako leku egoki baten izango dan arren, topaketea edade guztietako jentearentzat dago zabalik, baldintza bakarra katalanez berba egitea da. Bertan, hizkuntza dakien eta ikasten dagozan guztiek hartu daikie parte. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!