berbaldia

Apikulturea berbagai izango da Artean

Asier Abrisketa 2023ko ots. 7a, 11:20

Eguaztenean Kultur Etxeko areto nagusian izango da erle eta liztor asiarraren gaineko berbaldia, 18:30ean.

Zezeilaren 8an, eguaztena, Gorbeialde eta Bizkaiko Erlazainen Alkarteak Udalaren eta Aldundiaren laguntzeagaz antolatuta Liztor asiarra eta erleak berbaldia egingo da Arteako Kultur Etxean, 18:30ean. Sarrerea librea izango da, lekuak bete arte.

Berbaldian, liztor asiatikoek sortuten dabezan arazoak eta erleengan espezie inbaditzaile honeek daukien eragina azalduko da. Era berean, liztor honeek identifikau eta honeek harrapetako tranpen inguruko azalpenak be emongo ditue, jentea arazoaren konponketan inpliketako helburuagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!