Kontzertua

“Euskal folk erradikala” Artean

Asier Abrisketa 2023ko ots. 2a, 14:48

Mozkor Alaiak taldeak kontzertua eskainiko dau zapatu gauean Arteako Herriko Bentan.

Urtailaren 4an, gaueko 21:30etik aurrera zuzeneko “euskal folk erradikala” entzuteko aukerea egongo da Arteako Herriko Bentan, Mozkor Alaiak talde bilbotarraren eskutik. Kontzertuetan folka eta punka buztartu eta nahasten ditue Mozkor Alaiakeko taldekideek, bersinoak batez be.

Sareetan Arratia aldera ailegetako gogotsu agertu dira taldekideak, “la komarka”tik urtengo diralako: “Otsoen hilean sartu gara asfaltozko oihanetik harago joaten, errepidea hartu eta Gorbeia eta Urkiola azpira goaz lagun barriak egitera, ia zelan zaintzean gaituen”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!