proiekzinoa

'Aita Mari' dokumentala proiektauko da Artean

Asier Abrisketa 2023ko urt. 25a, 11:28
'Aita Mari' dokumentalaren fotograma.

Barikuan egongo da ikusgai Kultur Etxean erreskate ontziaren inguruko filma, 19:00etan.

Urtailaren 27an, barikua, Aita Mari (Javi Julio, 2021) dokumentala ikusi ahalko da Arteako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Gero, berbalditxo bat be egingo da, izen bereko erreskate ontzi euskaldunaren ingurukoa hau be. Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) bolondres alkartearen Aita Mari barkua Mediterraneoan izaten da, Afrikatik Europara itsasotik heltzean saiatuten diran etorkinak erreskatetan.

Dokumentalean, Aita Mariren jaiotzea kontetan da. Izan be, dokumentalaren hari nagusia da Stella Maris Berria atunontzia Aita Mari bihurtuteko egiten dan lana. Bidean, urte hareetako krisi humanitarioan sakondu eta Aita Mariren lehen erreskateak dagoz ikusgai.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!