Mitologia

Sorginen inguruko jardunaldia antolatu dau Arteako Herriko Bentak

Asier Abrisketa 2023ko urt. 18a, 13:47

Zapatuan berbaldiak, laburmetraiak eta erakusketak egongo dira goizetik hasita eta gauez, Dj duelua.

Arteako Herriko Bentak programazino berezia antolatu dau urtailaren 21erako, sorginak izango dira protagonistak. Izan be, goizean 11:00etatik hasita eta arrastian 16:30etik aurrera, honeek dira langai nagusia. Bitartean, babajana be egingo da bazkalduteko, izena 946 028 855 telefonora deituta emon daiteke. Amaituteko, gauez Dj 925 eta Dj Gomiren arteko duelua egongo da, 21:30etik aurrera.

Sorginen inguruko lanketarako antolatu diran ekintzak euskeraz izango dira, baina zehaztu dabe, momentuko itzulpena eskatuteko aukerea dagoala. Gainera, egun osoan zehar egongo dira ikusgai Irene Zarranz Pagola eta Xabier E. Goñiren Hustuz bete bideo mapping-aren hainbat emonaldi.

Lehen hitzordua 11:00etan da eta Amaia Nausia Pimoulier historialaria izango da hizlaria: Sorginak deseraiki emakumeak askatzeko. Sorgin-ehiza XVI. eta XVII. mendeetan. Arrastian ostera, 16:30ean sorginen inguruko hainbat laburmetrai proiektauko dira eta gero, solasaldi irekia egingo da, hainbat konbidauren parte-hartzeagaz: Leire San Martin Marcos, Juainas Paul Arzak eta Orreaga Zubeldia Apaolaza.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!