literaturea

Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria' eleberriaren gaineko solasaldia gidatuko dau Xabier Mendigurenek

Bea Azpiri 2023ko urt. 17a, 12:39
Argazkia: Kultur Sharea.

Oingo barikuan, hilak 20, 19:00etan, Arteako Irakurleen Txokokoek Nerea Ibarzabal bertsolariaren lehenengo eleberria izango dabe berbagai Kultur Etxean, Xabier Mendiguren idazlearen gidaritzapean. 

Susa argitaletxeak kaleratu eban igaz Bar Gloria. Nobela honetan, taberna horretara joaten dan jentearen istorioak kontetan ditu Ibarzabalek. "Mundu bat kabiduten da” Gloria tabernan eta “denporearen ate desbardinetatik sartuko da irakurlea bertara kontakizun honetan” dinoe Susa argitaletxekoek euren webgunean. Kontakizunak, jentearen konplizidade uneak, isildutako bortxa-markak, lanordu konpartiduak eta alkarrizketak -tarteka mutuak- jasoten ditu.

Nerea Ibarzabal

Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, 1994) bertsolaria, idazlea eta kazetaria da. 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zan eta 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean egon zan. 2022ko urri lehenengoan, kaleratu eban Bar Gloria (Susa, 2022) bere lehenengo nobelea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!